Txinpantze komunitate batzuk keinu bidezko dialektoa dutela aurkitu da

Primate hauetako talde bakoitzak komunikatzeko egurrezko objektu ezberdinak erabiltzen ditu.

Animalien arteko komunikazioa zientziak erabat frogatu duen ekintza da. Hain da horrela, zoosemiotika deitutako zientziaren adarrak animaliek komunikatzeko sistema ezberdinak ikertzen dituztela, izan ahozkoak ala ez. Orain, ikerketa berri batek frogatu du animalien artean ere dialekto lokalak existitzen direla. Kasu honetan, txinpantze komunitate ezberdinek erabiltzen dituzten keinu bidezko dialektoak dira. 

Eskozioako St. Andrews Unibertsitateko ikertzaileek burututako ikerketa honela hasten da: "Dialektoak animalien komunikazioaren propietate kulturala dira eta hainbat espezietan deskribatu dira aurretiaz". 

Gizakiak ez diren animalietan kulturaren presentzia geroz eta begi bistakoagoa da, eta uste zeina baino aberatsagoa eta zabalduagoa dago, batez ere gizakiak ez diren primateen artean. 

Gizakiak ez diren animalietan kultura talde eta populazioen arteko jokabideen bariazioen bitartez definitzen da. Jokabide sozialaren ikaskuntza prozesuak dira, belaunaldi ezberdinetan zehar mantentzen direnak. 

Orain arteko komunikazio eta dialekto ikerketa guztiak animalien ahozko seinaleak ikertu zituzten. Ikerketa berri honek, ordea, erabilitako objektuak ere kontuan izan ditu, zehazki hostoen mozketa eta modifikazioa. 

Ikerketak bizilagunak ziren bi txinpantze komunitate basati aztertu zituen Budongoko (Uganda) basoetan. Bi komunitateak habitat berdinean bizi dira eta gene fluxua ere esperimentatzen dute migrazio femeninoa dela eta. 

Ikertzaileek frogatu dute, testuinguru berberean, txinpantzeek, hostoak modu ezberdinean erabiliz, dialekto ezberdinak dituztela komunikatzeko talde ezberdinetan. Harrigarriena, ordea, alboko komunitatearen dialektoa ere ulertzeko gai direla, taldeko kideetako bat bestera bizitzera joaten bada, eta ulertzen ez badu, azkar ikasteko gai direla. 

Keinu bidezko komunikazioa txinpantzeen bizitza sozialaren zati da. Keinuak erabiltzen dituzte janaria eskatzeko, elkarrekintza sozialak edukitzeko, borroka baten ostean bakeak egiteko, sexu eskariak burutzeko...

Txinpantzeak, bonoboak bezala, modu askotara burutzen dituzte keinuak: eskuekin solaskidea ukituz eta ohiko objektuak manipulatuz, izan makil, zuhaitz edo hosto. 

Scientific Reports aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, txinpantze komunitate bakoitzak hostoak eraldatzeko keinu ezberdinak dituzte, euren bizilagunekin alderatuz. Honela, talde bakoitzak bere dialekto propioa du, bestearen oso antzekoa, baina ezberdina. 

Dirudienez ezberdintasun hauek jatorri soziala dute. Izan ere, hostoen bidezko komunikazioak batez ere gorteatze jokabideetan erabiltzen dituzte, sexua eskatzeko hain justu. Giza sedukzioaren baliokidea litzateke. 

Aurkikuntza berri honek iradokitzen du, beste animalien antzera (hegaztiak, baleak, gizakiak...) txinpantzeek ere komunikazioa sozialki ikasten dutela. Animalien komunikazioari buruz gehiago jakin nahi baduzu ez galdu Eva Meijer-en When animals speak. Towards an interspecies democracy liburua. Bertan dioen bezala: "Animaliek hitz egiten dute. Noski hitz egiten dutela. Arazoa da ez ditugula entzuten".