Txinako zientzialariak "eguzki artifiziala" piztuta iraunarazteko lanean ari dira
Mila segundo baino gehiagoz izan dute piztuta, eta aurretik lortutako marka ondu dute.
Fusio nuklearraren bidez energia lortzea da zientzialarien erronketako bat, etorkizunean energia garbia izan eta bizimolde jasangarriagoa izate aldera. Eguzkian eta izarretan ematen da fusio nuklearra eta, horren bidez, energia kopuru handia sortzen da. Horretarako, plasma nahitaezkoa da eta oso tenperatura altuan mantendu behar izaten da atomo-nukleoek talka egin, fusionatu eta energia askatzeko.
EAST erreaktore esperimental txinatarrak plasma 1066 segundoz mantentzea lortu du eta, beraz, "eguzki artifiziala" inoiz baino denbora gehiagoz egon da piztuta. Esperimentuan 108 miloi Celsius graduko tenperatura izatera iritsi da. Aintzat hartzeko moduko lorpena da aurtengoa, 2023an egindako saiakeran 403 segundo izan baitziren.
Hala ere, etorkizuneko bizimodu jasangarriagoari begirapauso garrantzitsua izan dela nabarmendu dute adituek. Teknologia hobetuz gero, erregai fosilen erabilera nabarmen murriztu eta energia-iturri ia agortezina izango omen genuke eskura.