Txikleekin egindako zapatilak
Hemendik aurrera txikle bat zapaltzeak ez zaitu horrenbeste arduratuko!
Nori ez zaio gertatu kaletik pasioan ibili eta bat-batean lurrari itsatsita geratu izana? Txikle bat zapaltzea ez da batere atsegina, eta zoritxarrez, milaka txikle botatzen dira lurrera. Kontuan izanda txikle batek 25 urte behar dituela desagertzeko, sekulako hondakin kaltegarria dira. Zer egin orduan lurreko txikleekin? Herbeeretan aurkitu dute soluzioa; Gumshoe enpresak txiklez egindako lehen zapatilak sortu ditu!
Lehen modeloak aurkeztu dituzten arren, zapatila bitxi hauek ez dira salgai izango ekainera arte. Estilo eta kolore askotakoak egin dituzte, eta kontzientzia sortzen laguntzeko, txikleak jasotzeko ontziak jarri dituzte hainbat hiritan, batez ere Amsterdamen. Txiklezko zapatilak erosteko prest?
When life gives you gum.. make.. shoes?
— Goodvertising (@dogoodvertising) 24 de abril de 2018
Another Amsterdam #innovation from @GUMDROPLTD you can buy for 199 #goodvertising #circulareconomy #sustainability pic.twitter.com/t3htR4tkXw