Txartel bat (des)herrira

Bi pertsonaia nagusi: Ibai gaztea eta Peru, adineko gizona. Biek Ingalaterrako kafetegi berean egingo dute topo, eta elkarren zaurien berri izango dute. Ibaik Euskal Herritik ihes egin du, parranda gau batean gertatutakoaren ondorioak onartu ezinik, eta Peru duela urte asko iritsi zen Ingalaterrara, besteen erabakiz, ordea. Barneko galderei erantzuten saiatuko dira biak, iraganean gertatutakoak ulertu nahian, eta Euskal Herrira itzuli ala ez erabaki beharko dute. Elkar aberasten duten bi egoera uztartu ditu Goiak.