Txanogorritxu eta alkoholismoa
Ba al zenekiten zer zeraman Txanogorritxuk amonarentzako otarrean? Botila bat ardo! Bai. Beraz, Txanogorritxuren amona alkoholikoa zen. Eta zer gertatzen zaie "Txanogorritxu" irakurtzen duten haurrei? Alkoholiko bihurtzen dira!!! Lasai egon zaitezte, oraindik ez gara erotu. Baina Kaliforniako Empire barrutiko liburutegiko arduraduna, hori bai eroa! Izan ere, arrazonamendu sakon eta bikain honekin, "Txanogorritxu" ipuina liburutegitik kentzea erabaki du. Erotuta dagoela esan dugu, baina auskalo, beharbada berak ematen dio gehiegi zurrutari eta honezkero, burua nahastu samar du.