Txakurrentzako mugikorra
Ez da txantxa, ez. AEBetako enpresa batek txakurrak eta euren jabeak kontaktuan egoteko telefonoa sortu du. Animaliak lepoan jarri behar duen gailuak Scout 500 izena dauka eta txakurraren lokalizazioa kontrolatzen du une oro. Gainera, bideoa eta mikrofonoa ditu elkarren artean komunikatzeko. Baina ez hori bakarrik, ibilkeraren arabera, makina txakurraren osasunaren berri emateko gai ere bada.