Txakur urdinak Indian

Bombayko gune industrialean hainbat txakur azaldu dira azal urdinarekin, kimikoekin zikindutako ura edan ondoren.

Indian, Bombayko industria gunean, urdin koloreko txakurrak azaldu dira kalean. Geroz eta argazki eta bideo gehiago zabaldu dira egunotan sare sozialetan. Antza denez, Bertako fabrikek kolorante eta kimikoak isuri dituzte ibaira, animali horiek bizi diren inguruan.

Gunean bizi diren txakur eta gainontzeko animaliek ibai horretan bainatzen dira eta bertatik edaten dute ura. Urarekin batera irentsi dituzte kimikoak, azala urdin kolorez tintatu arte. Bertako gobernuak adierazi du kasua aztertzen ari direla, eta nazioartean kexak aireratzen hasi dira.