Twitterrek biralizatutako liburua

Inork ez zuen Emilio Ortegaren liburua erosi, Twitterren gomendatu zuten arte; orain, stock-a agortu du. Harrigarria!

El mundo a los ochenta años eleberria aurkeztu zuen Emilio Ortegak Almeriako Liburu Azokan. Ez zuen ale bakar bat ere saldu.  @Jotamerrick Twitterreko erabiltzaileak ferian ezagutu zuen, eta bertan adierazi zion Ortegak ez zuela libururik saldu. Ale bat oparitu zion, dirurik onartu gabe. Liburua irakurtzen hasi, eta bizitza gogor zein harrigarri baten kontakizun ederra deskubritu zuen. Hunkiturik, Twitterren zabaldu zuen, liburua gomendatuz; eta, sareko mirariak! Mezua lau haizeetara zabaldu da, eta Ortegak stockean zituen liburu guztiak saldu ditu.

 

Hala, 80 urteko gizon anonimo bat eta 150 jarraitzaile zituen Twitterreko erabiltzaile batek lortu dute oharkabean igarotako liburu bat birala bihurtzea. Harrigarria, ezta?