Twitter bozka negatiboa probatzen hasi da mundu mailan
Plataformak adierazi du bozkak ez direla publikoak izango eta erabiltzaileek benetan ikusi nahi dituzten edukiak antolatzen lagunduko diela.
Pasa den ostegunean iragarri zuen plataforma ezagunak bozka negatiboen funtzioa. Funtzio hau, mundu osoko zenbait erabiltzaileri azaldu zaie jada.
Txori urdinaren sare soziala pasa den uztailetik aritu da bozka negatiboaren aukera probatzen beta erabiltzaile batzuekin. Azaldu dute algoritmoari laguntzeko funtzioa izango dela, txioen erantzuna ordenatu ahal izateko irakurlearen lehentasunen arabera.
Twitter-en arabera, esperimentu honetatik lortutako emaitzak baikorrak izan dira: "Asko ikasi dugu esperimentu honekin eta proba zabaltzea erabaki dugu. Honela, laster iOS eta Android aplikazioetan ere eskuragarri egongo da".
Halaber, adierazi dute proba pilotu honetan inskribatutako erabiltzaileek aukera hau erabili dutela txioa iraingarria suertatu izan zaienetan, garrantzirik gabekoa izan denetan edo bi gauzak batera. Zentzu honetan, plataformak ziurtatu du funtzio berri honek Twitterreko elkarrizketen kalitatea hobetuko duela.
Plataformak argi utzi nahi izan du bozka negatiboak ez direla publikoak izango eta txioaren egileari ez zaiola jakinaraziko. Alta, erabiltzaileek ikusi nahi duten edukia antolatzen lagunduko duela ziurtatu dute, besterik ez.
Zenbait adituk uste du funtzio honek alde baikorrak baldin baditu ere, ezkorrak ere badituela. Honela, pertsona talde batek komunitate txiki bat erasotu lezake bozka negatiboen kanpaina batekin, hauen ikusgarritasuna murrizteko.
