Twiter Blue, txioak editatzeko aukera ematen duen ordainpeko zerbitzua

Twitterren zerbitzua ordaintzen duten erabiltzaileek hogeita hamar segundo izango dituzte txioaren bidalketa eten eta zuzenketak egiteko. Oraingoz Kanada eta Australian jarri dute martxan.

Aspaldi zabaldu zen honen inguruko zurrumurrua eta azkenean iritsi da Twitter Blue. Twitter sare sozialaren zerbitzu berri hau ordainpekoa da eta txioak editatzeko aukera ematen du. Izan ere, erabiltzaileen eskaera nagusietako bat txioak editatu ahal izatea da, hutsegiteren bat izanez gero, txioa ezabatzea edo mezuen harian zuzentzea beste aukerarik ez baitago. Funtzio berriaren bidez, txioa behin betiko publikatu aurretik hogeita hamar segundo izango dira bidalketa eten eta mezua zuzentzeko. Oraingoz Kanada eta Australian jarri dute martxan ordainpeko zerbitzua.

Twitter Blue zerbitzuagatik ordaintzen duten erabiltzaileek Twitterren ez dauden aukera hauek izango dituzte:

Zerbitzuaren hileroko kuota 3,40 dolarrekoa da Kanadan eta 4,49 dolarrekoa Australian. Beraz, prezioak parekatuz gero, hileko hiru euro baino gutxiago izan liteke Europan euroa erabiltzen duten estatuetako sare sozial honen erabiltzaileek hilero ordaindu beharrekoa Twitter Blue zerbitzua iristen denean. Baina merezi ote du zerbitzu horrengatik ordaintzea?