Twitch-en euskaraz egiteko eskaera jarri dute martxan

Gamerrentzako streaming plataforman emankizunak euskaraz egiteko eskaera bozkatu dezakezue.

Nebukai gamer euskaldunak Twitterren zabaldu du eskaera; Twitch streaming plataformak ez ditu hizkuntza guztiak kontuan hartzen, tartean euskara. Horregatik, zuzenekoak egiteko hizkuntzen artean euskara aukera moduan ezartzeko eskaera jarri dute martxan.

Nebukaik berak azaldu duenez, Twitch-en euskaraz emankizunak egiteko aukerak jende gehiagorengana iristeko aukera eskainiko lieke gamer euskaldunei; hain zuzen, gamer euskaldun ugari egon arren, denek izan dituzte zailtasunak euskaraz egiteko. 

Eskaera bidalita dago, eta bozkatzeko aukera duzue esteka honetan.