"Twerking egiten dakizu?"

Gezurra badirudi ere, hori da Urrezko Baloia irabazi duen lehen emakume futbolariari egin dioten galdera.

Ada Hegerberg futbol jokalari norvegiarrak irabazi du Urrezko Baloia; hala, emakume futbolari onenaren tituluarekin saritu dute. Lehen aldia da emakume futbolari batek sari hau jasotzen duena; unea historikoa zen, zentzu guztietan. Bada jokalariari Martin Solveig DJak egin zion lehen galderak sekulako polemika sortu du; hau da musikariak egin zion galdera: "Twerking egiten dakizu?".

Galderaren aurrean, jokalaria zur eta lur gelditu zen, sinetsi ezinik. "Ez" leor batekin erantzun eta eszenatokia uzteko keinua egin zuen, biziki haserre; DJak barkamena eskatu zuen, baina beste behin, ezin matxismoaren mamua uxatu. Zer iruditzen zaizue?