Turn Off the Radio - The Mixtape

Sorkunek eta Dj Patak euren gustu eta eraginak islatzen dituen diskoa dakarte Mixtape formatuan. Entzuleak berehala igarriko du irratiari egin dioten maitasun keinua, eta ez soilik lanaren tituluagatik. Disko berezia egiteko Joseba B. Lenoir, Telmo Trenor, Eider Rodríguez, Iñigo Legorburu, Kenitra edota Dj Mauren ezinbesteko laguntza izan du bikoteak. 300 aleko edizio mugatua kaleratuko dute Durangoko Azokarako. Dudarik ez, nahasketen maitaleentzat ezinbesteko perla da.