Tunel sarea
Pilsen Txekiar Errepublikan dagoen herria da. Aski ezaguna da bertakoa delako Pilsner zerbeza mota, baina ez horregatik bakarrik. XIII.mendean, herriko biztanleak euren etxe azpian tunelen bitartez lotutako biltegiak egiten hasi ziren; bertan janaria eta zerbeza gordetzen zituzten. Baina tunel sarea handituz joan ziren heinean egitura arkitektoniko hori bestelako zeregin batzuetara bideratzen hasi ziren. Besteak beste, zaborra zein ura garraiatzeko. Gaur egun tankera honetako hamabi mila tunel baino gehiago daude lotuta hiriaren azpian. Gainera, hainbat mende atzera egina izanagatik, balio arkitektoniko handikoa da.