Trump-Putin fusioa

'Time' aldizkariak berriro lortu du; maisuki islatu du nazioartea irudi bakar batean!

Donald Trump AEBetako presidentearen eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko Helsinkiko bilera sekretuak zer esan handia eman du nazioartean. Ohi bezala, Time aldizkariak maisuki islatu du nazioartean piztu den ezinegona bere azalean; bi presidenteen irudiak fusionatu ditu bakarrean, AEBetako eta Errusiako agintariak pertsona bera izango balitz bezala.