Triku Festie asteburuan Azpeitia eta Azkoitian

Zirkuitu komertzialetatik at entzuten denmusika, multimedia lantzen duten ikuskizunak edo formatu txikiko kontzertuakgustuko dituenak aukera polita dauka asteburu honetan Urola aldean. Gaurtikigandera bitartean hamabost kontzertu eskainiko dira Azpeitiko kaleetan etaAzkoitiko Matadexa gaztetxean. Bertako taldeez gain Japonia, Finlandia,Erresuma Batua, Katalunia edo Espainiatik etorritakoak ere badira tartean, etatriku mordoska bat gerturatzea espero dute antolatzaileek.



 2000. urtean ekin zion Triku Musika Elkarteak Festa antolatzeari.Azpeitiko tabernetan kontzertuak antolatzea zen beren helburua, eta ahal izanezgero molde berriak lantzen zituzten taldeak ekartzea. Dezenteko arrakasta izanzuen lehen Festa hark, eta urterik urte berrikuntzak sartzen saiatu dira:atzerriko taldeak ekarri, musika kalera atera, tailerrak eskaini...

 

 Duela bost urtetik hona herriko plazan jartzen zen karpa baten egin izandira areto itxiko kontzertuak. Aurten Azpeitiko San Agustin aretoan eman nahiziren kontzertu hauek, baina eraberritze lanak ezin izan dira garaiz bukatu etakontzertuak Azkoitiko Matadeixara eramatea erabaki da.

 

 Kalitatezko musika eta ezohiko emanaldiak izan ohi dira Festaren ikurnagusiak. Aurten ere ezaugarri horiek dituzten taldeak ekartzen saiatu diraantolatzaileak. Honela, Kira-Kira islandiarra instrumentu analogiko etadigitalak tartekatuaz atmosfera bereziak lortzeagatik da ezagun; . Damo Suzikijaponiarrek, 70. Hamarkadako krast-rockaren aintzindariak, inprobisazio saioaeskainiko dute Za talde Kataluniarrarekin batera.; edo Britainia Handiko BronntKapital Industries-ek musika elektronikoa eta proiekzioak bateratuko ditu.

 

 Bertako taldeak ere saio bereziak eskaintzen saiatuko dira. Ortophonkgasteiztarrek funky eta soul beltza nahastuko dituzte, Maite Arroitajauregitxelista eibartarrak emakume-orkestra aurkeztuko du Mursego proiektuarenbaitan, Moby Dick bizkaitarrak country amerikarraren bariazioak eskainikoditu...

 

EGITARAUA

 

Matadeixen (Azkoitia)

 

Urriak 29, osteguna. 21:00etan hasita.

 

-      Sonar Ciudades (Euskal Herria)

-      Kira Kira (Islandia)

 

Urriak 30, ostirala. 22:00etatik aurrera.

 

-      M (Azpeitia)

-      Damo Suziki (Japonia) + Za (Katalunia)

-      Viaje a 800 (Espainia)

 

Urriak 31, larunbata. 22:30etan hasita.

 

-      Tacumah (Euskal Herria)

-      Nisei (Katalunia)

-      Ortophonk (Euskal Herria)

 

Azaroak 1, igandea. 19:00etatik aurrera.

 

-      Mursego (Euskal Herria)

-      Bronnt Kapital Industries (ErresumaBatua)

-      Zu (Italia)

 

 

Azpeitian

 

Urriak 29, osteguna. 17:00etatik 19:00etara,udaletxeko arkupetan umeentzako soinu tailerra.

 

Urriak 30, ostirala. Moby Dick taldeak (EuskalHerria) kontzertu sorpresa emango du herriko kaleetan.

 

Urriak 31, larunbata. Kontzertu sorpresaherriko kaleetan: Roberto Sanchez (Espainia)

 

Azaroak 1, igandea. TF_09_Live Streamtaldearekin kontzertu sorpresa herriko kaleetan. 

 

 

 Mataidexen euro bateko sarrera sinbolikoa ordaindu beharko da. Musikaentzuteaz gain eztarria bustitzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek,barra zabalik izango baita iluntzero. Diskoak, biniloak nahiz cd-ak, erostekoaukera ere egongo da horretarako jarriko duten dendan.

 

 Molde berriak eta musika berezia gustatzen zaizkionak badauka, bada,nora joana asteburu honetan!