Tribual

Eibarko Codesyntax enpresak garatutako galdera–erantzun joko entretenigarria da Tribual. Jokoaren dinamika ondokoa da: Bost galderako sortak ahalik eta azkarren erantzun behar dira, eta galdera bakoitzak hiru erantzun posible ematen ditu; bakarra da zuzena, noski. Lau galdera mota daude: Hitzokei, Mikroipuina, Nongoa da argazkia edo pertsonaia? eta Matematikak. Galdera sorta bakoitza bi jokalariri erakusten zaie, eta beraz, lehiatzeko aukera ematen du. Abisatuta zaudete: Engantxatu egiten du!