Triangelu irristakorra

Berrogei urte inguruko hiru pertsonaia nagusi ditu liburuak: Kepa, Alazne eta Beñat. Kepak ezkon bizitza gorabeheratsua darama eta bi alaba ditu, Alaznek ez du bikotekiderik, eta Beñat bakarrik bizi da, lanean murgildua. Hiruren bizitzen noranzkoak aldatu egingo dira, ordea, euren artean eta ingurukoekin gurutzatu ostean. Liburu irakurterraza da, gustura eta jakin-minez irensten den horietakoa. Istorioaren amaiera badakizula usteko duzun arren, ezustekorik ez da faltako.