Tresna honek dinosauroen garaian zure etxea non egongo zatekeen esaten dizu
Antzinako Lurraren mapa osatu du aditu talde batek plaka tektonikoek eskaintzen duten datuen laguntzaz. Orain dela milioika urte zure etxean mapa horretan non egongo zatekeen jakin nahi?
Ez da beharbada daturik erabilgarriena, baina bai bitxia. Aditu talde honek denboran bidaiatzen laguntzen duen tresna osatu du eta dinosauroen garaian planetak zuen itxura behatzeko aukera eskaini digu.
Milaka eta milaka urtetan Lurrak bere egitura geologikoan sekulako aldaketak jasan ditu kontinente, mendi, sumendi eta ozeano berriak sortuz gaur eguneraino.
Tresna bitxi honek, dinosaurpictures.org deitutakoak, garai geologiko ezberdinetatik ibilbide bat eskaintzen du, 750 milioi urtetik hasi eta gaur eguneraino.
Google-eko ingeniari ohi batek garatua izan da aplikazioa, Ian Webster-ek. Plaka tektonikoen datuak eta paleogeografoen mapak erabiliz osatu du.
Webgunera sartzen denak garai ezberdinetan zehar bidaiatu ahal izango du eta horretarako nahikoa izango du bere herria edo herrialdea bilatzailean jartzea, puntu gorri baten bidez ikusi ahal izan da non zegoen kokatua. Bitxia, ezta?