Transilvaniako gatzaga ikusgarria
Turda Errumanian dago, zehazki, Transilvania eskualdean. Bertan kokatuta dago urtero milaka pertsonak bisitatzen duten gatzaga ikusgarria. Erdi Arotik ustiatua izan den gatz iturria da; 1075tik 1992ra bitartean izan zuten zabalik. Galeria deigarrietatik pasiatzeko bisitariak ez luke jertsea janztea ahaztu behar, izan ere, 10 eta 12 gradu bitarteko tenperatura konstantea da barrualdean. Guztira 45 kilometro koadroko azalera du, eta bertan, monominerala baino ezin daiteke topatu: %99ko kontzentrazioa duen sodio kloruroa. Bide guztiak ehunka bonbillak argiztatzen dituzte eta txokorik sakonenean txalupaz zeharkatu daiteken lakuan barneratzeko aukera dago.