Touré Detektibearen sagako '19 kamera' audio-liburu bihurtu dute
Iñaki Beraetxe aktore eta bikoiztailearen ahotsean entzun daiteke, EITB Podkast atarian.
EITB eta Erein argitaletxea Jon Arretxe idazleak sortutako Touré detektibearen abenturak biltzen dituen audio-liburu sorta ekoizten ari da, eta, lehena, 19 Kamera, EITBPodkast atarian entzun daiteke. Detektibearen abenturak kontatzen dituen telesaila kaleratu zen duela hilabete batzuk eta orain audio-liburuak entzun ahal izango dira eitb.eus/touresaga helbidean, Iñaki Beraetxe aktore eta bikoizlearen ahotsean.
Kontakizunaren protagonista,Touré, egoera irregularrean dagoen etorkin afrikarra da. Biziraupen-senak bultzatuta, detektibe inprobisatu hasiko da, eta, hala, Bilboko gizartearen behe mailarik apalenarekin zein goi mailako jende finenarekin harremana izango du.
Jon Arretxe idazlearen sagako lehen liburuan, 19 Kamera, Bilboko San Frantzisko auzoan kokatzen da trama. Hemeretzi kamerek kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak eta bertan hainbat gertaera jazoko dira. Trama paralelo batzuek ere badira, umorezkoak eta gordinak: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak…
19 kamera audio-liburua entzungai dago, beraz, EITB Podkast plataforman, eta, hurrengoak, 612 euro eta Hutsaren itzalak audio-liburuak, maiatza eta ekainean izango dira entzuteko moduan.