'Touré Detektibea' telesaila ETB1-en estreinatuko da gaur

Ikerketa konplexuetan murgilduko da Touré, eta erronka eta misterioi egingo die aurre bere dohainekin.

Primeran plataforman ikusgai dago eta gaur ETB1en estreinatuko dute Jon Arretxeren eleberrietan oinarrituta sortutako Touré Detektibea telesaila. 

Bilbon bizi den Mahamoud Touré etorkin ginearra da telesaileko protagonista. Detektibe lanetan aritzen da eta bere trebetasunari, intuizioari eta umore-sen bereziari esker, Ertzaintzaren konfiantza lortuko du. Hala, harreman horrek ikerketa konplexutan buru-belarri sartzera eramango du. Erronka eta misterioei egin beharko die aurre, eta adimena eta nortasun magnetikoa erabiliko ditu kasuok modu ustekabekoenean argitzeko.

Malcolm Treviño Sitté aktoreak hezurmamitu du Touré, eta aktore hauek ere parte hartu dute telesailean: Unax Ugalde, Itziar Ituño, Loreto Mauleón, Itsaso Arana, Urko Olazabal, Gorsy Edu, Emilio Buale, Goize Blanco, Lander Otaola, Ayoub El Hilali, Jon Olivares eta Ane Gabarain.

David Perez Sañudo eta Carlos Vila Sextak sortu dute telesaila, Flora Gonzalez Villanueva gidoilariarekin. 

Gaur gauean, 22:15etik aurrera, ikusi ahal izango da ETB1en.