Torel lorategiko hiri-hondartza

Lisboan 400 metro koadroko hiri-hondartza jarri dute, lehenengoz, Campo Santanatik gertu dagoen Torel lorategian. 70eko hamarkadan udan hondartzara joaterik ez zuten haurrak hiriburuko lakuetan bainatzen zirenetik zuten ideia gauzatzeko asmoa hiriko agintariek, eta aurten, azkenean, lortu dute itsasoa hiriburura hurbiltzea. 90 zentimetro eta 1,5 metro bitarteko sakonera duen Torel lorategiko lakuaren ingurua hondarrez bete, hamakak, eskuoihalak eta itzalkinak jartzeko tokia egokitu eta hiritar guztientzako irekita dagoen gunea sortu dute. Muga bakarra dago: momentu berean gehienez 50 lagun egon daitezke uretan.