Tomb Raider *

Anjelina Jolie erakargarria abenturazale birtualik sentsualenaren larruan ageri zaigu ekoizpen hanpatu honetan. Argia bezain trebea da Lara Croft ederra. Bere itxurari erreparatuz gero, Indiana Jones atseginaren arreba txikia dela egingo genuke. Alexander Handia konkistatzailearen urrezko maskararen bila dabilela, Manfred Powell tomb raider zitalarekin egingo du topo. Borroka ikusgarria izango da. Bideo-jokoen maitaleentzat ezezik, asmo handirik gabeko film arinak gogoko dituzuenontzat ere aproposa izan liteke. Txarra da gero!