Tomb Raider: Anniversary (Sony Playstation 2)



1996an argitaratu zuten Tomb Raider bideojo sortako lehen abentura; joko hura klasiko bihurtu zen, eta zazpi milioi ale saldu zituen. Orduko jokoan oinarrituta, Lara Croft-en beste abentura bat dakarkigu titulu honek, eguneratuta. Oraingoan, Scion izeneko tramankulu mistiko bat bilatzen lagundu beharko diogu Lara Crofti, eta badakizue, emakume hau ez da erraz kokiltzen...