Olinpiar jokoetan laugarren geratu ziren atletentzat domina bat asmatu du Mexikoko gobernuak
2020ko Tokioko Olinpiar jokoetan laugarren postuan geratu ziren atleta mexikarrentzat gobernuak domina bat asmatu du eta berau jasoko dute. Hala adierazi du Andrés Manuel López Obrador presidenteak pasa den astearte honetan.
"Aitorpena izango dute dominak eskuratu zituztenek, baina baita laugarren postuan geratu ziren horiek ere, domina bat gehiago sortuko baitute. Izan ere, gutxigatik ez baitziren podiumera iritsi", adierazi du presidenteak Paralinpiar Jokoen seigarren edizioaren zeremonia ekitaldian.
López Obrador presidenteak Tokiora bidaiatuko duten kirolari paralinpikoei babesa eman die eta azpimarratu du Mexikoko herriarentzat eredu direla. Aldi berean, adierazi zuen, hauek ere, itzultzen direnean aitortza izango dutela. Kasu honetan, 60 kirolari izango dira, 31 gizonezko eta 29 emakumezko.
Eta zuri, zer iruditzen zaizu laugarren postua eskuratutakoari ere domina ematea?