Tokioko eskolek jantziei buruzko arautegi polemikoa ezabatuko dute

Arautegi horrek ikasleen ile kolorea zehazteaz gain barruko arroparen kolorea ere zehazten zuen.

Hamarkada luzeetan, Tokioko ikasle izatea itxura jakin bat izatea esan nahi zuen. Eskola publikoen sistemaren barruan arropa arautegi zorrotza zegoen ezarria. Hori dela eta, ikasle guztiek ilea beltzez tindatu behar zuten, zenbait orrazkera mota debekatuak zeuden eta barruko arroparen kolorea ere zehaztua zegoen. 

Berriki, ordea, arau hauek kritikatuak izan dira eta asko dira diotenak zaharkituak geratu direla. Hori dela eta, hiriko agintariek adierazi dute ezabatuak izango direla. Honela, Tokioko 200 bat eskola publikoetatik arau hauek desagertuko dira: ilearen kolorearen mugatzen duena, barruko arroparena, orrazkera ezberdinak debekatzen dituena eta etxe barruko arrastatzearekin ikaslea zigortzen duena.

Politika aldaketa hauek indarrean hiruhileko berriarekin batera sartuko dira, apirilaren 1ean. Aldaketak burutzea, Tokioko hezkuntza batzordeak ikasle eta gurasoei politika hauen inguruan egindako galdetegi bat pasa ostean, erabaki da. 

Tokio ez da janzkerari buruzko arau zorrotzak dituen hiri japoniar bakarra, ordea, antzeko arauak existitzen dira herrialde osoan zehar eta eskola askotan kolore jakineko zapata eta galtzerdiak erabiltzea ere eskatzen da. 

Kyushu irlan dagoen Fukuoka hiriko eskolek adibidez, Tokion bezala, ikasleen orrazkera mugatzen duten arauak dituzte, baita barruko arroparen kolorea zehazten dutenak ere. Hemen ere, pasa den urtean galdetegi bat pasa zen eta ikasleak euren buruak mugatzera behartzen dituzten arauen kontra azaldu ziren. 

2017an hasi ziren ezbaian jartzen arau hauek, Osakako ikasle batek eskolari auzia jarri zionean. Albistea herrialde guztira zabaldu zen eta arau zorrotz hauen inguruko eztabaida ireki zuen. Auzia jarri zuen ikasleak ihardetsi zuen bere marroi koloreko ilea beltzez tindatzera behartu zuela eskolak eta behin eta berriz tindatzeko eskatu ziola bere kolorea nabaritzen hasten zen aldiro. Azkenik, ikasle honek, zigor akademikoak pairatu zituen behar den maiztasunez ilea ez tindatzeagatik. 

Ikaslea kexatu egin zen esanez bere ilea ahuldu egin zela gehiegi tindatzeagatik eta herstura mentala eragin ziola obligazio horrek. Auzia irabazi egin zuen eta 330.000 yen (3.000 bat euro) jaso zituen kalte ordainetan.

Ordutik, eskola ezberdinetan, antzeko kexak azalarazi dizute ikasle eta familia gehiagok eta arautegiaren aldaketa exijitu dute. Euren kexak entzunak izan direla dirudi. Tokioko hiriak arautegia aldatzeko lehen pausoak eman ditu eta Yamaguchiko prefekturak "generorik gabeko" uniformeak ezarriko ditu, galtza eta gonaren arteko aukera eskainiz ikasleei.