Tokikom Sarietako 'Komunitatearen Saria' bozkatzeko epea zabalik

Bederatzi tokiko komunikabidetan egindako lan finalisten artean aukera daiteke urriaren 20ra bitartean.

Toki komunikabideetan egiten den "lan aparta aldarrikatu, ezagutarazi eta lanik onenak gizarteratzeko" asmoz, Tokikom-ek Tokikom Sariak ematen ditu urtero. Edorta Aranak, Maria Gorosarri Gonzalezek eta Amaia Pavonek osatu dute 2021eko Tokikom Sarien epaimahaia. Eurak arduratu dira aurkeztu diren 57 lanen artean bederatzi finalistak aukeratzeaz, azalik onena, edukirik onena, eta ikus-entzunezkorik onena sarietarako. 

Beste sari bat ere izango da jokoan, ordea: Komunitatearen Saria. Epaimahaiak proposatutako bederatzi finalisten artean publikoaren bozka gehien jasotzen dituen lanak eskuratuko du. Honako hauek dira lan aukeratuak:

Bederatzi lan hauen artean bozkatzeko aukera izango da urriaren 20ra bitartean. Sari banaketa azaroaren 12an izango da, tokiko komunikabideen erronken inguruko jardunaldi batzuen baitan.