TocaPlayer
Musika entzuteko erreproduzitzaile dibertigarri bat. Bereziki erabiltzailearentzat eskaintzen duen interfazearengatik da erakargarria TocaPlayer. Bi azal aukera daitezke gainera: orain hain ohikoa den itxura minimalista ala, nostalgiokoentzat, estetika retroa. Bi azaletan binilozko disko bat ageri da eta musika entzuten dugun bitartean DJ baten moduan scratch egin dezakegu. Aspaldi erabiltzen ziren gailuek bezala, abestiaren abiadura aldatzeko aukera ere badakar. Musika entzun eta entretenitzeko aproposa.