Tintinek 90 urte

Kazetari belgikarrak eta Milu txakur fidelak ehunka abentura bizi dituzte ia mende osoko bizian!

Gezurra badirudi ere, Tintin kazetariaren abenturek 90 urte bete dituzte; Hergéren komiki famatuenak ia mende batez iraun du. Hala, kazetari belgikarraren eta Milu txakurraren lehen abentura 1929ko urtarrilaren 10ean kaleratu zuten. Geroztik, mundu osoan itzuli da komikia, eta pertsonaiek ehunka abentura bizi dituzte; Haddock kapitaina, Dupond eta Dupont, Tornasol irakaslea... Zorionak!