Time’s all gone

Bi single argitaratu eta gero, Nick Waterhouse San Francisco hiriko musikariak estreinako lan luzea plazaratu du. Aipaturiko singleetako hiru kanta agertzen diren arren, estudioko lan bikaina egin du estatubatuarrak. Izan ere, Waterhouse maisua da 50eko eta 60ko hamarkadetako rhythm and blues, popcorn eta soul erritmoak erreproduzitzen; garai hartan grabatutakoa dirudi. Kantak nagusiki biziak, dantzagarriak eta trinkoak dira. Bigarren aldea ireki eta ixten duten (If) You Want Trouble eta Time’s All Gone Pt. 1 & 2 nabarmenduko nituzke. Bigarrenean bateria jotzailearen danbadak ikaragarriak dira. Nire kuttunen artean dago.