Tigre basatien populazioa uste zena baino %40 handiagoa da

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunaren (UICN bere ingelesezko sigletan) arabera "Panthera Tigris" espeziea mantentzen, eta baita handitzen ere, ari dela dirudi, nahiz eta mehatxupean dagoen espeziea izan oraindik.

Modu basatian bizi diren espezie honen populazioaren azken ebaluazioa 2015ean egin zen. Orain, kontaketa berri baten arabera, estimatzen da 3.726-5.578 tigre basati daudela munduan, uste zena baino %40 gehiago. 

UICN-k adierazi du tigreak babesteko programak eraginkorrak izan direla. Hori bai, horrek ez du esan nahi tigreak mehatxutik salbu direnik, desagertzeko arriskuan baitaude oraindik ere. Hori argi izatea oso garrantzitsua da erakundearen arabera. "Desagertze arriskuan daude batez ere gizakiaren arduragatik gainera. Mehatxurik nagusienak ezkutuko ehiza eta euren habitataren suntsiketa dira" adierazi du erakundeak. 

UICN-ren arabera espezie hau babesteko funtsezkoa da babestutako guneak euren artean lotzea, euren kudeaketa eraginkorra bermatzeko eta bertako komunitateekin lan egiteko. 

Gainera, Scientific Reports aldizkarian argitaratutako ikerketa batek ohartarazten du ezinbestekoa dela haragijale handien biziraupenerako lege nazionalak eta nazioartekoak garatzea. Ikerketek erakusten dute babestutako haragijaleek aukera gehiago dutela ez desagertzeko. Horregatik da garrantzitsua animaliarik zaurgarrienak legez babestea.