Threads sare sozial berria ezagutzen duzu?
Zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko dizugu hemen.
Threads Instagrameko taldeak sortu duen sare sozial berria da. Twitterren alternatiba izatea du helburu eta horretarako Instagramen dituzten erabiltzaileak hartuko ditu oinarri.
Threads mikroblogging-eko sare sozial bat da. Hau da, Twitterren egiten dugun antzera, bertan ere mezu laburrak argitaratzeko aukera egongo da. Meta erakundeak sortutako sare soziala da, Facebook, WhatsApp eta Instagramen jabeak.
Threads, beraz, Twitter eta Mastodon-en arteko nahasketa moduko bat litzateke, bi plataformen eskaintzen dituzten abantailak konbinatzen dituena. Gainera, Instagramera lotuta dagoen sare soziala denez, Instagrameko kontua baldin baduzu, ez da beharrezkoa izango Threads-en kontu berri bat irekitzea. Twitter Instagram barruan sortu balitz bezala da, baina aldi berean, app independentea ere bada.
Sare sozial berri hau 2023ko uztailaren 6an kaleratu zen eta zazpi ordutan 10 milioi erabiltzaile bildu zituen. Twitter igarotzen ari den momentu txarrak ere lagundu dio, baina baita Instagramen milioika eta milioika erabiltzaile izateak. Hain justu, Instagramen mila milioi erabiltzaile daude, eta horregatik erabiltzaile hauek Threads-en erregistratzeko aukerak ugariak dira.
Threads-en funtzionamendua bestelako mikroblogging plataformen antzekoa da. Testuak argitaratzen uzten du, baina baita berarekin batera argazki edo bideoak ere. Threads-ek 500 karaktereko muga du. Noski, beste erabiltzaileen argitalpenei erantzuteko aukera ere badago, baita hauek partekatzekoa ere, Twitterren egiten den moduan.
Instagramen bertan txertatua dagoenez, Threads-en egindako argitalpen bat zuzenean argitaratu daiteke Instagrameko storie-etan. Honela, Threads erabiltzen ez duten Instagrameko erabiltzaileek ere ikusi ahal izango dute argitalpena.
Plataforma honen arazo handiena, edukia algoritmoen bitartez erakusten duela da. Hau da, jarraitzen dituzun erabiltzaileen argitalpenak bestelako pertsonenekin nahastuko dira, beti ere interesatzen zaizkizun gaiez hitz egiten badute, eta oraingoz, ez da aukerarik egongo, jarraitzen dituzun pertsonen argitalpenak soilik agertzeakoa.
Azkenik, aipatu, interesatua bazaude, sare sozial berria oraindik ez dela, modu ofizialean, Europara iritsi. Sare sozial berria Europar Batasunak pribatutasunaren inguruan exijitzen dituen baldintzak betetzen dituenean iritsiko da Europara.