Thomas Hauert-ek ikastaroa emango du Atarrabiako Kultur Etxean

Suitzako dantzari garaikide sonatuak 'Inprobisaziorako tresnak' tailerra ekarriko du maiatzaren 2tik 6ra bitarte, eta performance-hitzaldia ere emango du Gayarre Aretoan.

Trastero Creativo elkarteak egungo dantzari garaikide puntakoena ekarriko du Atarrabiara. Thomas Hauert aski ezaguna eta sonatua da nazioartean, batez ere bat-batean koreografiak sortzeko eta mugitzeko duen era liluragarriarengatik. 

Izen handien altzoan aritu ostean (Anne Teresa De Keersmaeker, Gonnie Heggen, David Zambrano, Pierre Droulers), 1998an ZOO konpainia sortu zuen, eta egun Dantza Garaikide Lizentziatura eskaintzen duen La Manufacture eskolako zuzendari akademikoa da Lausannen.

Izan ere, Hauert oso nahasita dabil hezkuntza kontuetan. Mugimendua ikertzen dihardu, batez ere inprobisazioari eta askatasun-mugaketa arteko tentsioei erreparatuz; norbanakoak, taldea, ordena eta desordena.

Hamaika sari jaso ditu suitzarrak bere obrengatik, eta dantza garaikidea maite duen ororentzat ohorea da beregandik ikasi ahal izatea. Hortaz, aukera paregabea da honakoa.


Ikastaroa
Tailerra Atarrabiako Kultur Etxean izang da maiatzaren 2tik 6ra bitarte eta goizeko 9:30etatik 14:30ak arte (asteazkenean izan ezik: 9:30–12:30). Ikastaroaren prezioa 135 eurokoa da, eta 25 lagunentzako mugatua.
Izena emateko: eltrasterocreativo@gmail.com
Hala ere, azken egunean ateak doan zabalduko dituzte hurbiltzen den orok eduki dezan Hauerten pedagogiarekin gozatzeko aukera.


Performancea eta hitzaldia
Praktikatu gabe dantza garaikideari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat, bada beste aukera bat. Suitzarrak performance bat (inprobisatua) taularatuko du maiatzaren 4an 19:00etatik aurrera Gayarre aretoan. Ondoren, gainera, hitzaldia ere emango du bere jardunaren eta ibilbidearen berri zabaltzeko.