“THIS IS ENGLAND” ***

80ko hamarkada hasieran langabezi handia zegoen Ingalaterran, eta Margaret Thatcher-en burdinezko eskuek sufrimendu asko ekarri zuten: Malvinetako guda, eta babes sozialen murrizketa, besteak beste. This is England filmak garai hartako skinhead talde baten gora beherak azaltzen dizkigu; skinhead eta bonehead (skinhead estetikako faxistak) taldeen arteko liskarrak deskribatuz, eta abar. Hori guztia, garaiko musika ederraz lagunduta (Toots & The Maytals, Uk Subs, The Specials...). Filmak eta soinu bandak, biek merezi dute.