“The Yolks”

The Yolks Chicagoko hirukotea da, eta nahikoa harrera ona izan duten zazpi hazbeteko bi proiektu plazaratu ondoren, euren lehendabiziko lan osoa iritsi da. Garage-pop-soul kutsuko 11 rock&roll kantu klasiko bildu dituzte lan homonimoan. Melodia itsaskorrak eta akorde sinpleak dira doinu dibertigarri bezain gozagarri hauen ezaugarri nagusiak, No Bunnyk edo Black Lipsek egiten duten erara. Hala, Ramones, The Kinks eta Buddy Hollyren disko zaharrak hartu, soul apurtxo bat gehitu (esaterako Tyrone Davis), eta formula ezaguna prest dago. Dantza dezagun, beraz!