The white countess (La condesa rusa / La Comtesse blanche) **
Victoria erreginaren sasoiko Ingalaterran girotutako drama erromantiko hanpatuek egin dute ezagun James Ivory zinemagile estatubatuarra. Oraingo honetan, ordea, 1936ko Shanghai exotikora garamatza. The Remains of the Day bikainean bezalaxe, Kazuo Ishiguro idazle japoniarraren eleberri bat hartu du oinarri Ivoryk. Munduarekin guztiz etsituta dabilen Jackson diplomatiko ohi itsuak Kondesa Errusiarra izeneko taberna zabaldu du Shanghai hirian. Erbesteratutako kondesa errusiar erakargarri bat da bertako harribitxia. Oharkabe, maitasunak bi arima bakartien patuak laztanduko ditu. Drama erromantiko handinahi, estetizista eta aspergarria da. Redgravetarren lan aparta da nabarmendu daitekeen gauza bakarra.