The Two Faces of January
Chester MacFarland iruzurgilea eta emazte Colette Grezian dira oporretan. Gaizki-ulertu baten ondorioz polizia bat erahiltzen dutenean, Rydal izeneko turismo-gidariari eskatuko diote laguntza, herrialdea utzi eta Istanbulera heltzeko. Patricia Highsmith idazle ezagunaren eleberria aukeratu du Shangai (2010) edota Drive (2011) bezalako filmen gidoiak idatzi dituen Hossein Aminik zuzendaritza lanetan debuta egiteko.