The tree of life
50eko hamarkadan, ama maitagarriarekin eta aita zorrotzarekin bizi da Jack. Heldua dela, orduan jasotako irakaspenak aplikatzen saiatuko da. Eta istorio hori kontatu bitartean, unibertsoaren sorreraren berri emango digu Malickek. Poesia hutsa kritikari askoren ustez, engainua beste batzuen iritziz. Gauza batean denak daude ados, ordea: azken urteetan zinean ikusi diren irudirik ederrenak ditu.