The Terminal (La terminal / Le terminal) **

Europaren bihotza kiskaltzen ari den gerra gordinetik ihesi dator Viktor Navorski; Amerikan bizitza berri bat hasteko itxaropenez. New Yorkeko aireportura iritsi eta gutxira, baina, bere herrialde txikia desagertu egingo da gerraren eraginez. Ondorioz, bere pasaportea eta daramatzan gainerako agiriak ez dira baliozkoak. Ez du aberririk, ezta AEBetan sartzeko baimenik ere. Hortaz, aireportuko terminala hartu du aterpe. Bertan, adiskidetasuna, lana eta maitasuna ere aurkituko ditu. Steven Spielberg maisuaren komedia erromantiko erdipurdikoa da.