The Station Agent (Vias cruzadas) ****

New Jerseyko herrixka galdu bateko tren estazio abandonatura joan da bizitzera Fin epotxa. Gizartetik urrun. Bakardadea lagun, liluraz so egiten die egunero trenbidetik igarotzen diren trenei. Tristuraz. Nahigabeak ere Oliviaren bihotza kolpatu du. Semearen heriotzak lur jota utzi baitu emakumea. Kubatar atsegin eta hitzontzi batek, ordea,  irribarre egiteko gogoa itzuliko die. Sari eta laudorio ugari jaso ditu Tom McCarthy aktorearen estreinako filmak munduan barrena. Umore ukituz zipriztindutako drama sentibera da. Film ederra, benetan.