The Song Remains the Same
Hipnotikoa guretzat, martetarra ezjakinentzat. New Yorkeko Madison Square Garden pabiloilean, 1973ko uztailaren 27, 28 eta 29an grabatu zuten filmaren soinu banda eta diskoa da Led Zeppelin handiek egindako artelan hau. 40 urte pasatu diren arren, gutxik gainditu dute halako sormen maila. 68an jaiotako taldearen lehenengo zuzeneko diskoa izan zen, 1976an kaleratua. Gitarra eta ahots melodia bateratuek, bateria totelaren erritmora, amaierarik gabeko abestiak sortzen dituzte, bat-bateko aldaketekin, berriz hasierako melodiara itzulita. Horren adibide 29 minutuko abestia dugu: Dazed and confused. Estudiotik kanpo taldea aditzeko modu ona, hipnotikoa.