The Singing Detective (El detective cantante) ***
Eleberri beltz kaskarrak idatzi ohi dituen morroi bitxia da Dan Dark. Ospitale arrotz bateko ohe batean dago preso, gaixotasun arraro baten erruz. Oroitzapen garratzek apurtzen dute haren bakea. Gainera, ez da errealitatea eta ametsa bereizteko gai. Unibertso oniriko eta musikal batean dago gatibaturik. Osatuz doan heinean, beldurrari aurre egin, eta bere buruarekin egingo du tupust. Bortitz. Zinema kritikarien artean iritzi kontrajarriak sortu dituen film berezia da oso The Singing Detective. Iluna, surrealista eta bitxia. B serieko perlatxo bat, dudarik gabe.