The Sea

Laukote mallorcarraren estreinako diskoa, Tasteless Peace, mugitu ezinik dagoen airea haize bihurtzea bezalakoa izan zen. Freskotasunez erdoiltzen hasi denari dirdira bueltatzeko modukoa. Lan berria ildo beretik doa. Kapaza da tankera parasitarioa duen indie roilo guztia eraitsi, eta hamabi abestitan itxuraldatuta eraikitzeko. Erritmo jostagarria duten kanta elektriko, koloretsu eta leunei gatz usaina darie. Ez da ahotsean edo konpozio musikalean pisua errotzen duen lana, osotasun egonkor eta koherentean baizik. Ez nuke jakingo abesti bakar batekin geratzen; denak dira ezinbestekoak.