"The Sea Beast", euskaraz bikoiztutako Netflixen lehen estreinaldia

Berria egunkariaren bitartez jakin ahal izan dugunez, Netflix-ek euskarazko lehen bikoizketa estreinatu du: The Sea Beast / Itsasoko Piztia. Piraten eta itsas-munstroen animaziozko abentura bat da.

Frogatzeko Netflix-en sartu gara eta bilatzailean The Sea Beast jarrita berehala azaldu zaigu. Audioa euskaraz izateaz gain, euskarazko azpidatziak ere jarri dizkiote film honi, azpiko irudian ikus daitekeen bezala.


Netflix-eko harpideduna bazara, esteka hauetan ikusi ditzakezu zein eduki dauden euskarazko audioarekin eta zein euskarazko azpidatziekin. Bertan daude Errementari eta Handia filmak, euskaraz sortu zirenak, eta Espainiako bi ekoizpen: D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak animaziozko filma eta Erase una vez en Euskadi film politikoa.