The School of Rock (Escuela de rock / Rock Academy) **
Before the Sunrise, SubUrbia eta Waking Life film independente interesgarrien egile da Richard Linklater zinemagile fina. Zinema komertzialenean sartu zen buru-belarri komedia txolin honekin, ordea. Izan ere, Jack Black aktorearen luzimendu hutserako diseinaturiko enkarguzko lana baino ez da The School of Rock komedia entretenigarria. Bere rock taldetik kanporatua izan ostean, eskola gris batean musika irakasten hasi da Dewey Finn. Musika klasikoa irakatsi ordez, rock izar bihurtu ditu ikasleak. Eskolako zuzendari zorrotzak, noski, ez du Dewey Finn atseginaren irakasteko modua begi onez ikusten. Komediatxo atsegina da.