“The Safety Pins vs NCC”

Garai batean, punk eta hardcore munduan, askotan gertatzen zen bi taldek diskoa partekatzea, bakoitzak biniloaren aurpegi bana hartuta. The Safety Pins bilbotarrek eta NCC donostiarrek horixe egin dute, gustura entzuten den punk pildora erdietsiz. NCCk bere azken diskoen bidetik darrai, sei piezatan bere aurpegi rock and rolleroena erakutsiz. Basatigoak dira, ordea, taldekide berriekin indartutako The Safety Pins: basatiagoak, zikinagoak, distortsioaz gainezka. Disko gomendagarria, bai horixe.