The Royal Tenenbaums ***
Rushmore laudatuaren egilearen hirugarren filma da The Royal Tenenbaums. Zinema izarrez jositako ekoizpena den arren, kutsu independenterik ez zaio falta. Tenenbaumstarrek jenio bitxiz osatutako familia xelebrea osatzen dute. Kide guztiak etxe berean bizi dira, gainera. Guztiak, aita izan ezik. Egun batean, baina, aita etxera itzuliko da supituki eta bazterrak nahasiko ditu. Estreinatu zen sasoian, kritikak harrera paregabea egin zion. Hollywoodeko zinemaren ohiko parametroetatik aldentzen den komedia atsegina da.