The Road

Cormac McCarthy idazlearen Pulitzer saridun eleberrian oinarritua. Apokalipsiaren ostean, aita bat eta semea kostalderantz abiatuko dira, bizileku seguru baten baten bila. Bidaia horretan, baina, bizirik geratzen diren pertsonei aurre egin beharko diete: gehienak erotu egin dira edo kanibal bihurtu. Beste behin, Javier Agirresarobe argazki-zuzendari eibartarraren lanaz gozatzeko aukera eskaintzen duen filma.