The Revenant

1823an, Hugh Glass esploratzaile eta ehiztaria larri zauritu zuen hartz batek, eta espediziokideek, hilda zegoelakoan, bertan utzi zuten. Michael Punkeren eleberrian oinarrituta, Glassek bizirik irauteko pasa zituenak kontatzen ditu filmak. Terrence Malicken zinemagintza poetikoa eta naturaren alderdirik bortitzena uztartzen dituen film honengatik bai, azkenean, DiCapriok Oscar saria irabaziko du.